IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” jaialdiaren lanak Donostian ikusgai

Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak (Zinegoak) martxoaren hasierako egunetan ospatu du bere 18. edizioa. Horren ostean, eta ohi den bezala, ekimenak Hedapena programaren ibilbidea hasi du Euskal Herrian zehar, herriz herri, eta 40 udalerri baino gehiago bisitatuko ditu jaialdiak. Gaur, eta 13an eta 14an lanak ikusteko aukera izango duzue Donostian.

Gaur berton, Donostian egingo du geldiunea hainbat film pantailaratzeko: Red Bay José (Antonio Cortes, Euskal Herria, 2021). “Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin”; Hands And Wings (Sungbin Byun, Hego Korea, 2019). “Woo-Sung nerabeak ezin ditu eskuak askatasunez mugitu, eta, horren ondorioz, ezin ditu bere behar sexualak asetu. Haren amak laguntza eskaintzen dio askotan, baina egun batean Woo-Sungek amaren laguntzari uko egingo dio”; Meritum (Yago Mateo, Euskal Herria, 2021). “Azkenean, Sarak eta Elenek haien helburua lortu dute. Baina zertarako hainbeste lan haien balentria handia aitortzen ez bada? Gauza batzuk ez dute preziorik”; On My Way (Sönam V. Larcin, Belgika, 2020). “Ezustean, Nigeriako jatorria duen pertsona migrante bat iritsi da Belgikako landa-eremu batera, eta harreman ezkutu bat bizi duten bi gizonen egunerokotasun hauskorra kolokan jarriko da; Mall (Jerry Hoffmann, Alemania, 2020). “Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak ez du asmatuko nola jokatu”; Ni Naiz Naizena (Euskal Herria) genero aniztasunari buruzko webgune dokumental bat da, Izar Filmsek sortua Mugen Gainetik, Gehitu eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button