MUSIKA

“Zarata Fest”, musika bitxien eta antzekoen jaialdia egingo da Bilbon

Abenduaren 18an eta 19an, muturreko eta abangoardiako proposamen esperimentalak biltzen dituen Zarata Fest jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilboko Hika Ateneoan, 18:00etaik 23:00etara.

Bi egun horietan makina bat musikari eta soinu-sortzaile arituko dira. Zerrenda oso luzea da, baina batzuk aipatzearren: Ainara Legardon, Aintzane Aranguena & Javier Corcobado, Billy Bao, Al Karpenter´S New Ensemble eta Taku Sugimoto Performed by Ferran Fages + Jon Mantxi + Ibon Rg + Hector Rey.

Antolatzaileen arabera, “Bertan (Zarata Fest jaialdian), desberdintasunak zarata aletzen du, ezin konta ahala kontakizun eta sentipenetan; eta, horiek erretilu berean botatakoan, badirudi bizitza labur oso bat bizi izan dugula gaua amaitzean. Performancea, ahotsa, elektronika, dantza, diskurtsoak eta bideoak”.

Informazio gehiago: xedh.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button