IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiaren filmak, Amurrion

Zinegoak 2023 jaialdiaren ekimenez, Amurrioraino helduko da bihar ZG Hedapena. Ekimen horren helburua da “jaialdian ikusgai diren lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Eta bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.”

Bada diogun bezala, ZG Hedapena Amurrioko Antzokian izango da bihar, hilak 20, 20:00etatik aurrera, egitarau honekin: It’s A Gray, Gray World, Ezohikoak, Son, Dating Internet Strangers, Arnasa, Warsha eta Irrits.

Hilabete hauetan ZG Hedapena nondik dabilen ikusteko, hemen duzue herrien zerrenda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button