IKUS-ENTZUN

“Zinegoak Hedapena” ekimenaren filmak, Makina-Xemeinen

Maiatzeko kultur egitarauaren barruan, asteburu honetarako proposamen ederra dute Makina-Xemeinen. Maiatzaren 6an, barikuan, 18:30ean, Esperantza aretoan, Zinegoak Hedapena 2022, Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko film laburren aukeraketa baten proiekzioa egingo da.

Pantailaratuko diren filmak honako hauek dira: Es filles ne marchent pas seules la nuit (2020, Kanada), Elsa (2021, Espainia), 17 minutos con nora (2021, Espainia), No Deberias (2021, Euskal Herria), To the future, with love (2021, AEB) eta Berak Baleki (2021, Euskal Herria).

Aitor Gametxok zuzendu du aipatu dugun azken film hori, eta bertan hauxe kontatuko zaigu:  “Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.”

ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai diren lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bizkaian, edizio honetan, herri askotan ikusiko dira filmak: Abadiño, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Durango, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Sopela, Ugao eta Urduña.
Gipuzkoan ere ikusgai izango dira, bai eta Araban ere.

“ZG Hedapenari esker, etxetik gertu zineaz eta aniztasunaz gozatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button