BESTELAKOAK

Erraldoi eta buruhandiak zuei begira

Bilbo, jaietan izenburupeko erakusketa atondu dute Euskal Museoak eta Bilboko Udalak irailaren 4ra bitartean. Eta horren barruan, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak, eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak ikusi ahalko dira.

Udako sasoian ohikoak dira erakusketa interesgarriak atontzea oporretan dabilen jendearentzat. Bilboko jaiak ere ez dira oharkabean pasatuko eta horretara dator ekimen hau.  Museoan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 14 erraldoi eta 10 buruhandi ezarri dira, eta 1978. urteaz geroztik ospatu diren Aste Nagusiaren 39. edizioetan izandako kartelak ere ikusi ahal izango dira.
Erakusketa osatzeko, Ondalan Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere dantza eskola, eta hala, nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, izena eman ostean.

Gaur berton, inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da, 19:00etan, eta Klaustroan dantza egin ostean, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilea egingo dute musikarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button