ARTEA

Arte eszenikoan eta ikusmen-arteetan egoitza bi, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Amphitryon proiektuaren barruan sartzen den egoitza artistikoen programaren deialdia egin du, ikusmen-arteak eta arte eszenikoak sailetan ekoizpen berriak sustatzeko. Martxoaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo da deialdi publikoa; gero sortzaileak hautatuko dira, eta urte batez beren proiektu artistikoa landu ahal izango dute berton.

Zentroak jarritako baldintzen arabera, “bi arlo horietako batean ibilbide profesionala eta artistikoa duten pertsona guztiak aurkeztu ahal dira deialdietara. Programa hauetan sartu ahal izateko, urte horretan garatuko den proiektua aurkeztu behar da, helburu artistikoak, behar diren baliabideak eta espazioa, eta zenbatetsitako aurrekontua zehaztuta. Azkuna Zentroko arduradunek eta ikusmen-arteetako eta arte eszenikoetako profesionalek osatutako batzordeak erabakiko du bekak nori eman”.

Ikusmen-arteetako deialdiari dagokionez, egoitzaren lehen zatia Kuban izango da, Artista X Artista espazioan, maiatzaren 15etik ekainaren 30era. Gero, Bilbon izango du segida, Az-n, uztailaren 1etik abuztuaren 30era arte.

Arte eszenikoen egoitzan, Azkuna Zentroak lan egiteko behar dituzten baliabideak banatuko ditu eta gainera, proiektu artistikoaren ekoizpeneko gastuak ordainduko ditu.

Informazio guztia Azkuna Zentroan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button