IKUS-ENTZUN

Zinegoak 2014ko irabazleak

Atzo, Zinegoak-en, Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiaren amaiera ekitaldia burutu zen, eta bertan, aurtengo hamaikagarren edizio honen sariak banatu ziren.

Matterhorn, Diederick Ebbinger-ena, da aurtengo irabazle nabarmena, izan ere hiru sari eskuratu ditu: Fikziozko film luzerik onena; Fikziozko film luzeko gidoirik onena (Ex aequo Tom à la ferme) eta, azkenik, Fikziozko film luzeko gizon-antzezpenik onena Ton Kas aktorearentzat.

Dokumental onena, Joaquim Pintoren E agora? Lembra-me lana izan da. “Bizitzaren, maitasunaren eta adiskidetasunaren inguruko hausnarketa boteretsu, sentsible eta pertsonala, zintzotasunez kontatutakoa”, epaimahaikideen hitzetan.

Fikziozko edo dokumental laburrik onena: El pastel, Estela Osoriorena izan da. Lesbianismo eta genero saria, Sébastien Lifshitz zuzendariaren Bambi lanak eskuratu du. Sari hau ex aequo eman da, Who’s Afraid of Vagina Wolf?, Anna Margarita Albeloren lanarekin.

Aniztasuna eta giza eskubideen saria Martha Cunningham-en Valentine Road lanak eskuratu du. Aipamen berezia jaso du Born this way, Shaun Kadlec eta Deb Tullman bikotearena. Pelikula esperimentalik onena Wildblood izan da, Jonesy-rena.

Atzo arratsaldean irabazleetako hiru proiektatu ziren: Matterhorn, E agora? Lembra-me, dokumental onenaren saria eta Who’s Afraid of Vagina Wolf?, lesbianismo eta generoa sariduna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button