BERTSOTAN

Lakuntzan, NBTko hirugarren final-laurdena

43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bidean da joan den astetik, eta lehen sailkatuak ere baditugu: Julio Soto gailendu zen Tafallan, eta Xabier Terreros Auritzen.

Igande honetan, hilak 26, txapelketak beste zita bat izango du Lakuntzan. Bertako Kultur Etxean jokatuko da hirugarren final-laurdena 17:30ean hasita. Sei bertsolari  bilduko dira: Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi.

Saioko lehen sailkatua finalaurrekoetara pasako da zuzenean. Gainerakoek, lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute. 30tik 18 bertsolari pasatuko dira finalaurrekoetara. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button