IKUS-ENTZUN

Askatasunaren sinboloa

Larunbat honetan, hilak 25, 17:00etan, Iban del Campok zuzendutako Sorbeltza film laburra Ibizacinefest jaialdian aurkeztuko da. Eusko Jaurlaritza eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin egindako filma, Pasaiako badian filmatu da euskaraz, formatu analogikoan (16mm). Aktoreen artean Erika Olaizola, Miren Gaztañaga edo Joseba Apaolaza daude. Silvia Rey, Harkaitz Cano eta Iban Del Campo gidoilari aritu dira.

Film laburrean jorratzen den gai nagusia insomnioa da. Hau gizabanako isolatu, estresatu eta lehiakorren gizarte batean, antsietate eta beldur gisa ulertzen da. Koronabirusaren ondorietako bat, aurrekaririk gabeko krisi ekonomikoaz gain, jende askok lo egiteko arazoak areagotu izana izan da. Hor sortzen da protagonista. Eta narrazioa Euskal Herri moderno eta postpandemikoan kokatzen da.
Protagonistek zibilizazio dekadentetik ihes egitea erabakitzen dute, itsasoan eta naturan lasaitasuna topatzeko asmoz.

Natura horretan sorbeltzek funtsezko papera jokatuko dute, loti ederrarentzat askatasunaren sinbolo gisa. Sorbeltza Euskadin udan agertzen den hegazti berezia da, eta bere izena , iluntasunean sortua esan nahi duena, bere kolore beltz eta igitai formako hegalengatik da. Bizitza osoa airean egiten dute, airean jan, eta airean lo egiten dute. Protagonista liluratuta geratuko da airean lo egiteko gaitasun honekin.

Aitor Etxebarriak piezarentzat musika berezia konposatu du. “Espero dezagun filmak goratzen dituen sotiltasunak eta fintasunak ikuslea sorbeltzen hegaldi batean murgiltzea.”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button