MUSIKA

Mahai-inguruak egingo dira “Aho bete doinu” liburuaren bigarren zatia ontzeko

Entzun! musika aldizkariak Ahoa bete doinu izenburuko liburua argitaratu zuen 2001ean, euskal musikaren panoramari buruz hausnarketa egiteko asmoz. Hala, sektoreko hainbat profesional elkarrizketatu zituzten (manager, ekoizle, musikari, kazetari…), euskal eszena musikalaren inguruko hausnarketa azaltzeko. Bada, 15 urte eta gero, liburu horren bigarren zatia plazaratuko dute 2016ko udazken-neguan.

Liburua ontzeko, hainbat lagun elkarrizketa pertsonal egingo dituzte, baina era berean, mahai-inguruak ere garatuko dira, partekatutako iritzi eta gogoetak jasotzeko xedez.

Hala, gaur bertan, Bilboko Kafe Antzokian, 19:30ean, bigarren mahai-ingurua egingo da. Bertan, besteak beste, Fermin Etxegoien kazetariak eta Aitor Narbaiza Bapo Bapo Produkzioak ekoizpen-etxeko kideak parte hartuko dute.

Aurretik, Gasteizen ere egin zen solasaldia. Arabako hiriburuan, hain zuzen, hauexek parte hartu zuten: Jon Basaguren (Izaki Gardenak), Iker Arroniz (Jimmy Jazz aretoa) eta Unai Lobo (Betagarri).

Bihar, halaber, Donostiako Garoa liburu dendan egingo da; eta etzi, osteguna, Iruñeko Katakraken. Aurrerantzean, Baionan ere egingo da. Mahaiotan euskal panoramako izen berriak bildu nahi dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button