Leioako Udalak urtarriletik martxora arteko kultur-programazioa aurkeztu du, non antzerkia, musika, dantza, zirkoa, bertsolaritza eta zinemaren inguruko proposamenak nagusitzen diren.
Urte berriarekin batera lehen saioa programatu da, eta urtarrilaren 3an, Leioako Musika Bandaren eskutik, Urte Berriko Kontzertuaz gozatu ahalko da.
Antzerki pieza asko ikusteko aukera eskainiko du programazioak, eta tartean, honako talde hauek joango dira Leioara: Orain Bi-ren, La Dramática Errante konpainia, La Chivata Teatro, La Cocina, La Mapatxa Teatro, Chipi La Canalla taldea, Marie de Jhong, Txalo Producciones, Markeliñe,…
Urtarrilaren 17an, bertsolaritza izango da protagonista, eta Ekhiñe Zapiain, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute bertso saio berezi horretan.
Musika ez da faltako, eta soul eta bluesarekin iritsiko da Sugaray Rayford-ekin eta Travellin’ Brothers taldearekin, urtarrilaren 22an. Eric Devallon Oroitzuz omenaldiko kontzertua ere antolatu da, Hamaikasax Ensemble taldearekin, saxofonista eta irakasle frantziarraren figura eta ondarea gogoratzeko.
Dantzak ere lekua izango du, Doos Colectivo-ren Hasta El Último Baile obrarekin, zuzeneko musika, denboraren igarotzea, gorputza eta memoria lantzen duen ikuspegi intimo eta sentikorra, martxoaren 27an Auditoriumean.
Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.
