IKUS-ENTZUN

“Zinea eta Hiria” zikloak beste emanaldi bat antolatu du

EHAEO-ko Bizkaiko ordezkaritzak antolatzen duen Zinea eta Hiria zikloaren barruan, bihar, hilak 28, Le bois dont lese rêves sont faits filma proiektatuko da entitate horretako Areto Nagusian, 19.00etan hasita.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzak zinearen aldeko apustua egiten du, eta Zinea eta Hiria zikloa bidean jarri du, hiri-eraldaketen historian zehar ibilbide zinematografikoa proposatzeko, “zinearen jatorriarekin bat datorren fundazio moderno eta industrialetik gaur egungo konfigurazio postmoderno eta globaleraino”.

Bihar ikusi ahal izango den filma, Le bois dont lese rêves sont faits, Claire Simon zuzendari frantziarrak zuzendu zuen 2015ean. Film honek dokumentalaren eta autofikzioaren arteko kontakizuna egiten du, eta, horren bitartez, Parisko Vincennes parketik egunero igarotzen diren herritarren bizimoduan gertatzen diren hiri-eraldaketaren sintomak aztertzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button