IKUS-ENTZUN

Surfaren mundua, Donostian

Olatuak, inside-ak, blue room-ak, urezko munstroak, mugimenduaren lasaitasuna, ur azaleko territorioa… hori guztia eta gehiago bada Donostiako SurfFilmFestibala, gaur, ekainak 22, hasiko dena.

Baina jaialdia ez da bakarrik miresten ditugun lekuei eta beti surfeatuko genituzkeen olatuei buruzko film ederrak pantailaratzea. Horiekin batera, bestelako ekitaldiak ere antolatu dira.  Horretarako dago Olatu Garbiak jardunaldia, “surfaren ikuspegitik eginiko begirada da, eta kostaldetik haratago doan ikuspuntu zabala eskaintzen du”.

Ozeanoen jasangarritasuna beti izan da kezka jaialdian, eta aurten ez da gutxiagorako izango. Tartean oso gai interesgarriak egongo dira: Nola ekoizten da erosten dugun arropa? Zerez egina dago surferako erabiltzen dugun material teknikoa? Energia hidroelektrikoa energia berdea al da benetan? Urtegiek justifikatzen al dute ingurugiroari eginiko kaltea? Zer egin dezake surflari bakoitzak bere hondartzagatik? Horiek eta bestelako gaiak jorratuko dituzte SurfilmPRO eta Olatu Garbiak saioetan, gaur berton.

Eta tartean ere, filmak, nola ez: The Man Who Sails With The Stars (Espainia. 2016), Christian Beamish, Idiosyncrasies (AEB. 2010), Radical Times In Namibia (Euskadi. 2016), Being There (Frantzia. 2016); The Accord (Islandia. 2016) edo Within (Australia. 2014) ikusgarria, besteak beste.

Programazio guztia, webgune ikusgarrian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button