
Judith Millot, Beranger Laymond eta Patricia Gomez Rojok arkitektura, urbanismoa eta paisajismoa ardatz dituen erakusketa paratu dute, Irun Factoryn, ekainaren 13ra arte. Hiru artistek, aipatu hiru gaiei buruz dituzten ikuspegiak islatu nahi izan dituzte.
Patricia Gómez Rojo Inwoko-k etxearen inguruko hausnarketa bat aurkeztu du: El Proyecto Anido norberaren etxea eraikitzeko proiektua da, izan ere, egungo krisi egoeran etxearena arazo larria da, eta horren aurrean artistak norberaren kabia egitea proposatzen du, birziklatutako materiala erabiliz.
Judith Millotek, berriz, urbanismoari modu ludikoan begiratzeko proposamena eraman du Irun Factoryra. Milloten jardun artistikoan taktika asko biltzen dira, eta objektu materialen azpian dauden historia sekretuak interesatzen zaizkio.
Azkenik, Laymondek teknologia berria, eskultura, marrazkia eta ironia erabiltzen ditu, gertaera sozialak aztertzeko: ospea, hurbiltasuna, metaketa… gai horiek utopiaren eta absurduaren artean dagoen esparruan jartzen ditu; horretarako, zinearen eta mitologia garaikidearen sinboloak erabiltzen ditu.