Nontzeberri

Ernesto Iriarteren erakusketa “deserosoa” Gasteizen

Atzo, irailak 13, inauguratu zuten Gasteizko Kafe Iguanan Ernesto Iriarte artista gasteiztarraren Deseroso erakusketa Musikaplastika programaren baitan.

Ekimen horrek musikarekiko grina erakusten duten artista ezezagunak biltzen diru, hala nola, tatuaje egileak, binilozko disko bildumazaleak edo komikilariak. Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 24a bitarte.

Erosotasunaren kontzeptua kolokan jartzen duten irudiak bildu ditu Ernesto Iriarterek Arabako hiriburuan. Argazkiak deserosoak eta artegagarriak dira. Hala, irudiotan artistaren ama ikus daiteke hilzorian; Hitler Begetarianoa naiz aldarrikatzen duen elastikoa soinetan duela; ahiturik dauden ehunka metxerorekin eginiko obra bat, edo neskato baten irudiekin osaturiko triptikoa.

Iriarte diziplina anitzeko artista da. Izan ere, hainbat esparrutan ariturikoa da, tartean, eszenografian, altzarien diseinua, bitxigintza, argazkigintza edo irakaskuntzan. Horretaz gainera, hainbat artista, erakunde eta kolektiborekin egin du lan bere hirian, alegia, Gasteizen.

Exit mobile version