IKUS-ENTZUN

Zientzia zinemaren bidez

Kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzeko helburuarekin, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak martxoaren azken egunetara arte luzatuko den Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa abituko dute gaur berton, hilak 13.

Guztira 50 film inguru pantailaratuko dira, eta aurreko edizioetan egin den moduan, nazioarteko zientzialari ospetsuek emanaldien aurkezpenak egingo dituzte. Hitozorduak Tabakaleran (Donostia), Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donibane Lohizuneko Le Sélect zineman izango dira. Aurten lehen aldiz, Gasteizko Artium museoak eta Iruñeako Golem-Baiona zinemek ere eskainiko dituzte film zenbait.

Pantailaratuko diren filmen artean, El premio (Mark Robson, 1963), Moby Dick (John Huston, 1956), Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988), En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981), Hope (Maria Sødahl, 2019), Ikarie XB 1 (Jindrich Polák,  1963), edota Contact (Robert Zemeckis, 1997) topatuko ditu ikusleak.

Hain zuzen ere, El premio (Mark Robson, 1963) filmak zabalduko du zikloa gaur berton, Artiumen. Pedro Miguel Etxenike fisikaria eta DIPCko presidentea izango da ekitaldiaren aurkezlea. Ondorengo egunetan, zinemaren lan klasiko hori zikloaren gainontzeko egoitzetan aurkeztuko da: urtarrilaren 14an Donostian, 15ean Bilbon eta 18an Iruñean.

Zikloaren nondik norakoak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button