LITERATURA

Literatura eta musika Larrabetzun

Hori Bai elkarteak eta Larrabetzuko udalak antolatuta, irailetik azarora bitartean, gaur egungo euskal literaturaz mintzatzeko aitzakiarekin hainbat hitzordu atondu dituzte Larrabetzun. Horrekin batera kontzertu bereziek ere osatuko dute udagoieneko panorama kulturala.

Lehen hitzordua irailaren 18an izango da. Bizkaiko herri horretara Iñigo Aranbarri joango da idatzi duen azken nobelaz mintzatzera: Apirila.
Urriaren 16an, Iolanda Zuñigak Post-it bizitzak izeneko lanari buruz egingo du berba.
Eta azaroaren 20an, Bernardo Atxagak Nevadako Egunak lana hartuko du hizpide.

Musikari dagokionez, irailaren 7an, Mikel Markez eta Arkaitz Miner arituko dira. Irailaren 21ean, Eñaut Elorrietaren txanda etorriko da. Mikel Inuntziaga Inun urriaren 19an egongo da Larrabetzun. Eta Jexuxmai Lopetegik, azaroaren 16an eskainiko du bere kontzertua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button