BERTSOTAN

Asteburu honetan hasiko dira Bertso Udalekuak

Larunbatean, Amaiurren hasiko dira aurtengo Bertso Udalekuak. Bertan uztailaren 8tik 17ra arte izango dira gazteak. Ondoren, uztaila bukaera arte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen. Azken horretan uztailaren 25etik 31ra arte izango dira.
Aurten makina bat gaztek eman dute izena udalekuetan parte hartzeko, guztira 194. “Bertsozale gazteenen ezinbesteko hitzordua dira Bertso Udalekuak eta aurtengoan ere adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu Bertsozale Elkarteak. Izen-ematea zabalduta egun gutxitan bete ziren leku guztiak. Euskal Herriko herrialde guztietako eta Diasporako 163 gaztetxok eta 31 hezitzailek hartuko dute parte aurtengo Bertso Udalekuetan. Udalekuetako parte hartzaileen %80a bertso-eskola bateko kideak dira eta behin Zuhatzan Bertso Udalekuak lehen aldiz probatuta, ondorengo txandetan partaideen %75 dira Bertso Udalekuetara etortzea berriz hautatu dutenak. “

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button