LITERATURA

“Zeharkakoak” poesia jaialdia, Guardetxen

Atzo hasi zen Donostian,  Guardetxeko IV. Poesia Jaialdia. Maiatzaren 23ra bitartean egongo da zer ikusi eta entzun.

Guardetxeko Poesia Jaialdiak poetika berberarekin segitzen du, “interdiziplina, nahasketa, mestizajea eta itxuraz desberdina den arteko topaketa amankomunean duten puntu berdin batean: poesia”.

Antolatzaileen arabera “poesia funtsean bateratzailea da”, eta harago doaz,  “edozein muga fisika edo pentsamendukoa gaindituz, sormena eta bizitzarako esparru bat sortzen du denok sartzeko”. Eta era iraultzailea denez, “askatasuna eta edertasunaren espazio unibertsala ekintza poetikoa bizi izanda, eguneroko ekintza, eguneroko bertsoa… azken finean poesia munduan egoteko”, diote.

Egun hauetan errezitaldiak, fotopoemarioak, hitzaldiak, liburu eta aldizkarien aurkezpenak, umeentzako poesia, emakume konpositoreak, bideopoesia, jam poetikoak eta abar.

Non, noiz eta zer jakiteko, hemen duzue egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button