MUSIKA

Robert Crayk eta Eric Sardinasek joko dute Hondarribin

Uztailaren 12tik 15era bitarte Hondarribiko blues jaialdia izango da. Lau egunetan makina bat blues kontzertu ikusi ahalko dira, tartean, Robert Cray eta Eric Sardinas estatubatuarren emanaldiak.

Hala, uztailaren 12an, 21:30etik aurrera, hiru kontzertu izango dira Bentan eszenatokian: Huckleberry Finn, J.W. Jones eta Eric Sardinas.

Uztailaren 13an berriz, ordu berean, Virginia Labuat, Sharrie Williams eta Robert Cray artistek joko dute Bentan agertokian. Aurretik, 20:00etan, Claps for Claptonen emanaldia izango da Obispo Plazan.

Larunbata, uztailak 14, egitarauko egun nagusia izango da, behintzat kontzertu kopuruaren aldetik. Hala, egun horretan hamar bat kontzertu izango dira eguerditik gauerdira bitaret. Batzuk aipatzearren: 14:00etan Fede Aguado eta Osi Martinez bikotea eta Huckleberry Finn izango dira Bentan. Halaber, Belceblues euskal taldeak gazteentzako kontzertu pedagogikoa egingo du Gipuzkoa plazan, 18:00etan. Gau partean ere hiru emanaldi izango dira: White Towels Blues Band (21:30ean), Hondarribia Crossroads emanaldi berezia, non Tail Dragger , Zora Young eta Eddie Shaw artistek joko duten (22:30ean) eta Playing For Change (00:00etan).

Azken egunean, uztailak 15, beste hiru emanaldi izango dira: Txus Blues eta Jose Bluefingers (14:00etan); Virginia Labuat (19:30ean), eta J.W. jones (21:30ean).

Egitarau osoaren xehetasun guztiak blueshondarribia.com webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button