ESZENA

Haurrei zuzendutako dramaturgia

Nafarroako Antzerki Eskolak Beste Behin Batean obraren aurkezpena hartuko du martxoaren 27an, 18:00etan. 2020. urteko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketako irabazlea izan zen Xabier Payak sortutako lan eder hori. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako lehiaketa horren helburua “haurrei zuzendutako dramaturgia sustatzea da. Antzerki garaikidea indartzea du xede eta txiki-txikitatik antzerkiaren esparruan kultura eta arte aberastasuna areagotzea”.

Xabier Payaren Beste behin batean lanak ipuin klasiko batzuen berrirakurketa kritiko eta atsegina egiten du, “gizarte aniztasunaren araberako birlanketa proposatuz eta inklusiboagoak bihurtuz”.

Lan horretan honakoak kontatzen zaigu: “Rizzo, 9 urteko neska bat, bere amonaren etxera itzultzen da eskolan agindu dioten etxerako lanari nola ekin jakin gabe: ipuin klasikoen artean bere gustukoena aukeratu behar du. Baina Rizzo txikiak zailtasun handia du aukeraketa hori egiteko, ez baitu nahi bere ipuin klasiko maiteena iraingarria izatea edota bere hautaketak klasekide baten bati min egitea. Ximona, bere amona izateaz gain, irakurle, liburuzale eta batez ere haur literatura klasikozalea da. Amona Ximonak Rizzo gidatuko du hautaketa horretan, gustatzen ez zaizkion ipuin zatitxoak asmatuz edota aldatzera gonbidatuz”.

Esti Curiel, Sofia Diez, eta Monica Torre dira pertsonaia horietan sartuko diren aktoreak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button