Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena.
Aurten itzuli beharko idazlea Kazuo Ishiguro idazle japoniar-britainiarra da. Hortaz, Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren The Remains of the Day eleberria itzularaztea da.
Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako pasartea euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.
Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabier Payák osatutako epaimahaiak, izendatuko du irabazle bat urtarrilaren 15a baino lehen.
Irabazleak 6.000 euroko saria irabaziko du The Remains of the Day itzultzeko: diru erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2018ko irailaren 30a baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean.
Datu zehatzak hemen begiratu ahal dituzue.
