IKUS-ENTZUN

Donostia Zinemaldiaren film sorta bat, Bilbon ikusgai

Azkuna Zentroak, laugarren urtez jarraian, Donostia Zinemaldian ikusi diren film onenetako batzuk pantailaratuko ditu. Gaur goizean, Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendariak, eta Asier Altuna eta Amama filmaren zuzendariak egitasmoaren berri eman dute prentsaurrekoan.

Guztira zazpi film dira Bilboko hirian proiektatuko direnak, irailaren 28tik urriaren 4ra arte. Filmok argitaragabeak dira Espainian, eta Zinemaldiaren 63. edizioan estreinatu dira.

Gaur berton, Asier Altunaren Amama filma ikusi ahal izango dugu. Altunak berak komentatu du oso harrera ona izan duela filma, eta munduko beste zinemaldi batzuetarako gonbitea jaso duela; “oso pozik gaude“.

Perlak sailetik bi film ikusi ahal izango dituzue: Nanni Morettiren Mia Madre eta Hirokazu Koreedaren Our Little Sister. Lehenengoa, ama-alaba arteko harremanari buruzko istorio hunkigarri bat da eta bigarrena, berriz, hiru ahizpen arteko harremana kontatzen digun istorioa da, japoniar estilorekin eta ohiko maisutasunarekin kontatua.

Zuzendari berriak sailetik hiru film ikusi ahal izango dira: Scott Grahamen Iona filma; Ben Sharrocken Pikadero euskaraz errodaturiko Espainiaren eta Britainia Handiaren arteko koprodukzioa, eta azkenik, Svetla Tsotsorkovaren Thirst.

Horizontes Latinos saileko Julio Hernández Cordónen Te Prometo Anarquía filma ere programatu da.

Filmen gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button