BESTELAKOAK

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen maketa lehiaketa

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendutako maketa lehiaketa abiatu du.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira: Abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da. Abestiak inon argitaratu gabea izan behar du. Abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edo/eta panderoa agertzea. Edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira: Bakarka, bikoteka, taldeka… Abestia bideoz aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla. Abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen esku geratuko da.

Aurkezten diren talde guztietatik hamar aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da ekainaren erditik aurrera. Hamar talde horietako bideoklipa grabatzeko aukera izango du eta ondoren sareratu egingo da.

Bideoa maiatzaren 15a baino lehenago bidali behar da, eta emaitza maiatzaren 31ean argitaratuko da www.trikitixa.eus  webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button