
Urtero antolatzen da Gipuzkoako kostaldeko herri horretan Bertso Astea. Aurtengo edizioa, uztailaren 17, 18 eta 19an egingo da.
Gaur berton hasiko da beraz, Zarautzeko Bertso Astea, Torre Luzeako parkean, bertso musikatuen emanaldi batekin. Bihar, uztailak 18, 18:30ean, Torre Luzeako parkean, umeentzako jolasak egongo dira, eta horren ostean, 22:30ean, Modelo aretoan, bertso-saioa. Bertan, Hodei Iruretagoiena, Julen Zulaika, Nerea Elustondo, Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariek kantatuko dute, eta Aitor Urbietak gaiak jarriko dizkie.
Uztailaren 19an, larunbata, bertso eguna egingo da, eta horretarako, 12:00etan, Txepelketa burutuko da tabernaz taberna.
Taberna bakoitzean bina parte-hartzailek hartuko dute parte buruz buruko saioetan.
Saio horien ostean, 15:00etan, bazkaya ta final haundiya.



