ESZENA

Zapalkuntzak, borrokak, askapenak

Bizkaiko Foru Aldundiak bideraturiko MusEkintza jaialdiak beste ikuskizun bat antolatu du larunbaterako: Adriana Bilbaoren Éclat ikuskizuna. Bilboko Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian izango da, 21:00etan.

Obrak “XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendean zehar modaren zenbait mugarri erakusten ditu; aro nahasi horietan 2. industria-iraultza, gerrak, krisiak, abangoardiako mugimenduak, eskubide-berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista, diktadurak… gertatu ziren eta dena aldi berean gertatzen eta gainjartzen zen, eta horrek aldaketak eragiten zituen janzteko moduan, portaeretan eta gizarte-harremanetan.”

Bertan, letren bidez, hainbat pertsonaia hartuko dira gogoan, tartean, Sor Juana Ines de la Cruz, Gertrudis Gomez de Avellaneda, Alfonsina Storni eta abar. “Zapalkuntza, borroka, askapen, haserre eta pragmatismo uneak islatzen dira obran. Modaren hainbat elementu ikoniko aukeratuz horiek guztiak agertzea zerk eragin zuen planteatzen da; janzteko modu bat, izateko modu bat eta erlazionatzeko modu bat markatu zuten zirkunstantziak”.
Musikaren, cantearen eta dantzaren bidez lantzen dira alderdi horiek, funtsean oinarri flamenkoa dutenak, baina baita garaikidea ere.

MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button