ESZENA

“Poltsiko Antzerki Sorkuntza” deialdiak irabazlea dauka

Irailean amaitu zen proiektuak aurkezteko epea Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntza deialdian. Berez, formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen gaineko proposamenak jasotzeko antolatzen da, eta gero, jaialdia, urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak biltzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.

Aurtengo epea amaitutakoan, euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak badu irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak saria eman dio Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanari. Bigarren saria, berriz, eman gabe geratu da.

Ivanka obraren aktorea Irati Agirreazkuenaga da, Igor Arzuaga arduratu da musikaz eta Mikel Ayllon, berriz, aritu da gidoilari eta zuzendari lanetan.
“Ivanka gurera heldu den ekialdeko etorkin txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…”

Proiektu horrek 1.500 euroko saria jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button