IKUS-ENTZUN

Zangozan abiatuko da aurtengo “Mendi Tourra”

Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan abiatuko da bi emanaldirekin, hilaren 12an eta 26an. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan Karmengo Entzutegian eskainiko dira aipatutako proiekzioak.

Gaur berton, hilaren 12an, The Great Alone, munduko musherrik onena denaren muturreko nortasuna eta erronken uztartzea erakusten duen filma ikusiko da, Bilbao Mendi Film Festivalen 2016ko edizioan Epaimahaiaren Saria jaso zuena. Txakur-leren mundua eta The Great Alone filma bera oraindik ere hobeto ulertzeko aukera paregabea izango da.

Urtarrilaren 26ko egitaraua, aldiz, joan zen abenduan ospatu zen Mendi Film Festivalen 10. edizioan saritutako filmekin osatuko da. Bi ostiraletako saioak 20.00etan hasiko dira.

2017an 40 hiri edo herritan aurkeztu zen Mendi Tourra, Euskal Herrian, Pirinioetan (Luz Saint Sauveur eta Vielha), Kantabria, Burgos, Madrid, Valentzia, eta baita Mexikon ere. Guztira 10.000 ikusletik gora izan ziren iaz Mendi Tour eskaintzaz gozatu zutenak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.