BERTSOTAN

Bizkaiko eta Arabako Bertsolari Txapelketako saioak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketa, Igorreko Lasarte aretoan izan zen eta Oihana Bartrak irabazi zuen Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate eta Jone Larrinaga Dañobeitia bertsolarien aurretik. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Hurrengo saioa Lekeition izango da.

Beste aldetik, Arabako Bertsolari Txapelketako bi kanporaketa izan dira asteburuan. Ekaitz Samaniegok lortu zuen txapelketarako pasea Legutioko kanporaketan eta Asier Otamendik Araiako kanporaketan.
Hortaz, 2024ko urtarrilean hasiko den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2022ko 5 finalista eta jokatu berri diren kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button