LITERATURA

Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren laugarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Esta historia la escribes tú / Jarraitzeko prest? orain zure txanda da sariaren bigarren deialdia egin du.
Sari horren xedea da bizkaitarren sormena bultzatzea eta, gainera, bi efemeride ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23a) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a)

Katixa Agirrek, euskaraz, eta Alex Oviedok, gaztelaniaz, lan biren hasiera aurkeztu dute, lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman behar diete lan horiei.

Parte hartzen duten pertsonek euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako kontakizunak aurkez ditzakete, eta, epaimahaiak hala erabakiz gero, pertsona berak euskarazko atala zein gaztelaniazkoa, biak, irabaz ditzake.
Kontakizunek 16 orri izan behar dituzte, gutxienez, eta 20, gehienez. Times letra-motan edo antzekoan idatzi behar dira, orrialde bakarretik eta A4 neurriko orrietan.

Kontakizunen hiru kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo. 2012eko otsailaren 20a baino lehen.

Informazio guztia hemen duzue bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button