EUSKARA XEDE

Zabalik da Berbalagun egitasmoan izena emateko epea Uribe Kostan

Berbalagun Uribe Kostako euskaldun zahar eta berriak harremanetan jartzen dituen euskara praktikatzeko proiektua da. Aukera paregabea da hizkuntzaren ezagutza bere praktikaren bidez erabat indartzeko, ingurune eta giro lasai eta atsegin batean lagun berriak eginez.

Proiektuak hiru helburu ditu: Euskaldun berriei eta hizkuntza ikasten dutenei laguntzea; Euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzea, eta Euskararen presentzia eta etorkizuna indartzea.

Ekimen hau taldeka garatuko da, taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean. Taldeak osatzeko, parte-hartzaileen ordutegiak, gustuak, interesak eta abar hartuko dira kontuan.

Interesdunek 946 76 31 54 telefonora deitu dezakete izena emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button