BERTSOTAN

Enkarterriko Bertsolari Txapelketa 2012

Larunbatean jokatu zen Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean, Enkarterriko Bertsolari Txapelketaren finala Nuria Cortada, Aitor Arrutia, Aitziber Bengoetxea, Ion Barrocal, Jon Martinez eta Idoia Anzorandia bertsolarien parte hartzearekin.

Aitor Arrutia 326 punturekin izan zen irabazlea. Atzetik, Ion Barrocal (319,5), Idoia Anzorandia (194), Nuria Cortada (164,5), Aitziber Bengoetxea (164,5) eta Jon Martinez (164) lotu ziren.

Aitor Arrutia saioko irabazlea, zuzenean sailkatuko da Bizkaiko txapelketara eta gainontzekoak puntuazioaren arabera sartu ahalko dira. Epaile taldean Nahikari Ayo, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio eta Jurgi Fuentes izan ziren.

Hurrengo saioa, maiatzaren 6an jokatu zen Arrigorriagako Lonbo Aretoan, Hego Uribeko Bertsolari Txapelketaren barruan, eta Oihana Bartrak jantzi du bertoko txapela. Beraz, Hego Uribeko txapelduna zuzenean sailkatuko da Bizkaiko Txapelketara. Atzetik, Txaber Ormazabal (217), Arkaitz Zipitria (202,5), Mikel Galarza (199,5) eta Iker Uribarren (134).

Informazio guztia hemen ere begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button