MUSIKA

Ura bere bidean Barakaldoko BECen

2021ean hasitako bideari jarraituz, Euskal Herriko musika erreferenteak bilduko ditu Ura bere Bidean ekimenak Barakaldoko BECen. Bigarren edizio honetan, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Mäbu, Izaro, Anje Duhalde, Amak, Shinova, Maren, Urtz eta EH Sukarra euskal musika taldeek kontzertu paregabea emango dute. Hitzordua, datorren larunbatean, urriaren 22an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.

Musika talde mitikoek 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko kantuen orkestra-bertsioak interpretatuko dituzte kontzertuan. Izan ere, euren kanturik ezagunenak grabatu dituzte Fernando Velazquez konposatzaile ospetsuarekin. Larunbatean, beraz, bertsio orkestratuak izango dira gozagai.

Musika talde horiekin guztiekin batera, gainera, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea izango dira oholtzan. Proiektuaren berrikuntzetako bat bezala, aurten abesbatzentzako aukeratutako gaiekin partitura murriztuak egingo dira abesbatza taldeen eta musika irakaskuntzako ikastetxeen artean zabaltzeko.

Proiektuan parte hartuko duten artistek kontzertu bakarra eskainiko dute eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

Ura bere bidean, pandemia garaian sortutako musika proiektua da. Iaz bezala, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal kantak berrinterpretatzen dituzte artista ezagunek, Fernando Velazquez getxoztar konpositoreak sinfonikoki bertsionatuak.

Informazio gehiagorako, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button