MUSIKA

Euskal kantugintzaren inguruko erakusketa, Gasteizen

Gasteizeko Montehermoso aretoak 100 diska izeneko erakusketa hartuko du ekainaren 23ra arte. Bertan, euskal kantugintzaren inguruko lehen 30 urteetako (1963-1993)  produkzio interesgarria bildu dute. Binilozko 100 disko baino gehiagoren azalen bidez egindako ibilbidea da erakusten dena.

“Erakusketak garai gorabeheratsu haietan lan egin zuten abeslariak eta taldeak biltzen ditu. Karpeten diseinua, musika aurkezteko erabilitako bilgarria, ere bere horretan artea dela esan dezakegu eta euskal artista esanguratsuek hor ere utzi zuten haien aztarna. Erakusketak omenaldia egin nahi izan die euskara hizkuntza eta kontzientzia sozio-politiko gisa hedatzen arlo horretan aitzindariak izan zirenei”.

Garai hartako zuzeneko kontzertuetako kartelak, biniloen azalak, beste objektu batzuk eta hiru dokumental (Mairuelegorreta, Iluntasunetik Argitasunera, eta Memoria eraikiz: Rock Vasco ¡¿Radikal!?) biltzen ditu erakusketak.

“Egun, kultur manifestazio honetan murgiltzeak harridura, nostalgia, jakin-mina… piztu ditzake. Bakoitzak, bere sentsibilitate eta esperientziatik, hemen erakusten dugun bilakaera historikoaren aurrean kokatu ahal izango du bere burua, pertsonalki zein kolektiboki.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button