BESTELAKOAK

XV. Juan San Martin beka deialdia

UEUrekin lankidetzan Eibarko Udalak kaleratzen duen Juan San Martin bekaren aurtengo deialdian landuko den ikerketa esparrua Filosofia da.

Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, eta Juan San Martin eibartar ikerlari eta euskaltzalea omentzea.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira. Eta lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

Beka 9.000€koa da, eta lan bat aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa irailaren 1etik urriaren 12ra bitartean aurkeztu beharko dute, elektronikoki, www.eibar.eus webgunean.

Informazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button