
Eltziegoko kaleak umorez beteko dira asteburu honetan, ekainaren 6 eta 7, ZieKOKOKOmedia jaialdiaren hirugarren edizioarekin. Bertan umorista, aktore eta musikari ospetsuak bilduko dira, publiko guztientzat pentsatutako programazio batekin.
Izen nabarmenen artean, honako hauek daude: Karra Elejalde, María Cruickshank, Rockalean, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri eta Andoni Agirregomezkorta, hitzaldiak, bakarrizketak, inprobisazio ikuskizunak eta musika emanaldiak egingo dituztenak, besteak beste, Kike Biguri, Coria Castillo, Miguel Ángel Martín, Mintxo Cemillán eta Pepa eta Kutxo artistek lagunduta.
Larunbat goizean hasiko da festa Pepa eta Kutxoren haurrentzako jarduerekin; Karra Elejaldek, Gurutze Beitiak, Aitor Arenasek eta Kike Bigurik, berriz, umorezko hitzaldietan parte hartuko dute Kultur Etxean. 13:00etan, pregoia izango da, Karra Elejaldek eta Elciegoko Gaiteroek emana.
Arratsaldean, txikiek Iñigo Salinerok gidatutako joko eta tartakada lehiaketetan parte hartuko dute. Horren ostean, Kike Biguri eta Miguel Ángel Martínen bakarrizketak eta Rockaleren kontzertua izango dira.
Igandean, goizean berriz, programa abiatuko da Elciegoko Gaiteroen kalejirarekin, eta, ondoren, Amico on the Beach konpainiak inprobisazio ikuskizun bat egingo du haurrentzat. Coria Castillo, Agirregomezkorta eta María Cruickshank umorezko hitzaldietan izango dira.
Arratsaldean ere, Demode Quarteten kontzertua izango da, eta Karra Elejalde eta Gorka Aguinagalderen eskutik amaiera emango zaio ekimenari.
Hemen dituzue programazioaren gaineko jakingarri guztiak.



