
Huarte Zentroak eta Nafarroako Gobernuko Kulturako, Kiroleko eta Turismoko departamentuak sustatutako Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako laguntzen programaren 2025eko edizioan parte hartu duten sei sortzaileren proiektuen erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan, irailaren 20ra bitarte. Deialdiaren xedea, tokiko arte-ehuna indartzea eta ikerketa eta ekoizpen artistikoko proiektuak laguntzea da.
Ekoizpen-modalitatean hautatutako proiektuak honako hauek izan dira: Sobre la condición mágica de la técnica, Andrea Muniáin; Wanderers, Carlos Irijalba; Flesh & Films, Itsaso Iribarren & Germán de la Riva; Cardos de plata, Jaime Remírez de Ganuza Garrido; A girl in a room and I bought my new jeans, Maider Garayo Urabayen; eta Mi ojo persigue soles como quien perseguía oro, Maite Redondo Gaztelu.
Aurkeztutako proiektu batzuk bukatu gabe daude, eta, beraz, erakusketak abian dauden ekimenetara hurbiltzeko aukera ere egongo da.
Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, argitalpen-modalitatean hautatutako proiektuak ere aurkeztuko dira. Argitalpen-modalitatean hautatutako proiektuak ondoko hauek izan dira: irudi bakar bat, Taxio Ardanaz ; Shakaur, Oihane Mcguinness Armendariz.; eta O todo brilla o nada brilla, Fermín Jiménez Landa.
Erakusketaz gain, jarduera publikoen programa bat antolatu da: aurkeztutako ikerketei lotutako topaketak, bisitak eta ekintzak barne hartuko ditu.



