LITERATURA

Jon Miranderi buruzko hitzaldia Bilbon

Mikel Sotok Mirande: herriminez, ezin-minez lana plazaratu zuen joan den urtearen hondarretan. Lan hori idazle horri buruz egin den ikerketarik sakonena da.

Duen garrantziagatik Elkar argitaletxeak eta Deabruaren Eskolak hainbat astetan hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lan hori lau haizetara zabaltzeko Euskal Herri osoan zehar.
Saio bakoitzean, Miranderen bizitzaren, pentsamenduaren eta literaturaren alderdi bat jorratuko dute hainbat hizlarik.
Apirilaren 16an abiatu zen zikloa Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Han, Mikel Soto eta Jon Alonso bildu ziren. Azkenean, Idazle Bat, Idazle Normal Bat!»: Miranderen eragina ondorengo belaunaldiengan izeneko saioa egiteko.

Hainbat tokitatik iragan ostean (Gasteiz, Donostia, Bergara,…), datorren astean, ekainak 9, 18:30ean, Mirande euskal kulturan: iraunkortasunak eta biziberritzeak izeneko saioa egingo dute Bilboko Bira Kulturgunean, Mikel Sotok, Galder Perezek eta Katixa Agirrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button