LITERATURA

Xola txakurtxoaren abenturen bilduma

Erein argitaletxeak Bernardo Atxagak idaztitako eta Mikel Valverdek ilustraturiko Xola txakurtxoaren abenturen bilduma kaleratu du.

Aspaldiko pertsonaia da Xola Atxagaren ipuingintzan, eta gaur egun euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, izan ere 1995ean sortu zen. Handik hona makina tituluk ikusi dute argia, adibidez, Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra.

Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu.

“Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button