MUSIKA

“Uni Sound Bilbao” unibertsitarioen taldeak sustatzeko zirkuitua abiatuko da apirilean

Bilboko Udalak Uni Sound Bilbao zirkuituaren bigarren edizioa abiatu du, unibertsitarioek eratutako askotariko taldeak bultzatzeko asmoz. Emanaldiak apirilaren 11tik 14ra egingo dira, doakoak izango dira, eta guztira 22 artistek eta hiru disko jartzailek parte hartuko dute. Kontzertuak Bizkaiko hiriburuko hainbat aretotan egingo dira. Ekimen hori Ideiak Martxan deialdiaren baitan gauzatu da.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean ondu da bigarren edizioa. Aurten, gainera, elkartrukea egingo da Bordeleko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko musika-taldeekin.

Lehenengo kontzertua apirilaren 11n egingo da, Euskotrenen Zazpikaleetako geltokiko hallean, Buenas tardes Comandante (Bilbo, Shoegazea) eta VVV (Madril, Postpunka), 19:00etan.

Hilaren 12an, Bilbaoarten, Purple Vellocet (Bilbo, Stonerra) eta Los Ojos (Zaragoza, rock), 19:00etan, eta egun berean, Shake aretoan, Putochinomaricón (Madril, Electropopa), Ttun Ttun Brigade (Bilbo, Electropopa), MadGirls Djs (Bilbo) eta Fetén DJ (Bilbo), 22:00etan.

Hilaren 13an, EHUko Bizkaia Aretoan, Las Selvas (Bilbo, Garajea) eta Los Nastys (Bilbo, Garajea), 19:00etan, eta 22:00etan, azkenik, Itsas Museoko Auditoriumean (Nave 9 aretoa), Boyanka Kostova (Galizia, Trapa) eta Los Manises (Alacant, CongoCorea), 22:00etan.

Azkenik, apirilaren 14an, hiru hitzordu izango dira: 19:00etan, Artelan Berreginen Museoan, Lester y Eliza (Bilbo, Popa), Fantastic Explosion (Madril, Psychopopperra) eta Hegaz (Iruñea, Rocka); 22:00etan, Bilborock aretoan, Free The Wheel (Bilbo, Hard Rocka), Las Odio (Madril, Post Punka) eta Somadantina (Cluba), eta 1:00etan, Rocket aretoan, Esteban y Manuel (Galizia, Psikokunbia) eta Alvva DJ (Donostia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button