MUSIKA

Arrainentzako ereserkiak Soraluzen entzungo dira azkenekoz

Morau eta Beñardok Arrainentzako himnoak proiektuaren azken emanaldia egingo dute larunbatean, hilak 12, Soraluzeko Gaztelupe ostatuan.  Taldekideek jakinarazi dutenez, “hauxe adierazi nahi diogu, irmo eta ozen Euskal Herriari, larunbat honetan Soraluzeko Gaztelupe tabernan esango diegu agur arrainentzako himno hauei, bada garaia-eta eskutik askatzeko”.

Horretaz gainera, kontzertu hori grabatu egingo dute. “Historian lehen aldiz zuzeneko disko bat grabatuko dugu paretako motorraren tabernan (egun bigarren solairuan dago). Bai egia da, eta kantuak sareratuko ditugu ondoren, edonoren eskutan uzteko”. Gorka Belaskok, gainera, irudietan jasoko du oholtzan gertatutakoa, sketchcrawl-aren bidez.

“Ez dakit bertan kabituko garen, baina gogoan hartu, historian behin baino gertatzen ez den gertakari horietako bat izango dela. Dylanek Newporten jo zuenean bezala, BBKliven Coldplayk puak partitu zituenean bezala, Bonok zuzeneko batean txorkatila bihurritu zuenean bezala, Zuek ikusi…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button