ESZENA

"XL Town" antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko dute larunbatean

Pikor Teatrok hasi berri den urte honetan taularatzen duen bigarren antzezlana da XL Town. Oraingoan Hego Haize Gobernuz Kanpoko Erakundearen enkarguari erantzunez. Ekimena Arropa Garbia nazioarteko kanpainaren baitan dago, zeinek kontsumo ohiturei buruzko eztabaida piztu nahi duen, kontsumo horrek lehenengo eta hirugarren munduaren artean sortzen dituen desorekak nabarmenduz.

Joan den urtarrilaren 20an estreinatu zuen Pikor Teatro konpainiak joan XL Town obraren gaztelaniazko bertsioa Gasteizen. Piezak lau aktorek antzezturiko 20 pertsonaia biltzen ditu erabat ezberdinak diren lau eszenatan, bai espazioari bai estiloari dagokionez. Izan ere, lau eszena horietatik bi Elena Bezanillak zuzendu ditu eta beste biak Javier Parrak modu zeharo independentean. Haatik, lau eszenak lotura komuna dute, Familia bat gara izeneko marketin kanpaina.

Antzezlana atleta batek Indonesiara egin behar duen bidaiarekin hasten da. Kirolariak mezua kausitu du zapatilan eta Asiara jo du ziztuan. Aldaketa espazio eta denbora aldaketak etengabe gertatzen dira obran, eta kontakizuna eta fikzioa nagusitzen dira.

Artezblaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button