MUSIKA

XIII. Musikagileak Zirkuituaren barruan TAOS taldea

XIII. Musikagileak Zirkuituak edizio honetako azken-aurreko kontzertua eskainiko du Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. TAOS Bikotea izango da protagonista: Jakub Drygas klarinete jotzailea eta Mateja Zenzerovic soinujolea osatzen dute, eta Aurélio Edler-Copes izango dute musika elektronikoaren hedapenean laguntzen.
Bikoteak Isabel Mundry, Guillermo Lauzurika, Juan Jose Eslava eta Snežana Nešić-en lau obra aurkeztuko ditu. Osteguneko kontzertua 19:30etan hasiko da Musikeneko auditorioan eta sarrera doakoa da lekua bete arte. Egun bat lehenago, hilaren 25ean, asteazkena, 17:00etan, hiru artistek entsegu irekia eta hitzaldi bat eskainiko dute Musikeneko 221G gelan.

“TAOS bikotea Mateja Zenzerovicek (akordeoia) eta Jakub Drygasek (klarinetea) osatzen dute. Hannoverreko Musika eta Drama Unibertsitatean ezagutu zuten elkar lehen aldiz. Laster hasi ziren elkarrekin jotzen, soinu berriak deskubritzeko eta publikoa esperientzia musikal berriekin liluratzeko asmoz, eta formazioaren berezitasuna dela eta, euren kontzertuak harrigarriak izatea lortu dute soinu ezohiko baina aldi berean oso xeheari esker. Askotariko errepertorioak jorratu ditu bikoteak, musika klasikotik hasi eta garaikideraino, eta hainbat aintzatespen jaso ditu, besteak beste, Klingenthaleko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan lortutakoa eta Friedriech-Jürgen-Society-n artista gazteen sustapenerako 2006az geroztik izan duen bazkidetza.”

XIII. Musikagileak Zirkuituaren gaineko datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button