MUSIKA

Ze Esatek! bandaren buruko min berria

Ze Esatek! talde parranderoak bere ajeak lasaitzeko disko berria argitaratu du: Ibuprofeno. Diskoak 12 pastilla biltzen ditu: ska, funk, patxanga, rock, eta abar; hau da, bederatzi musikariek ohiko koktel dantzagarri eta bizia.

Hirugarren lan hori grabatzeko Usurbilgo Higain eta Andoiango Neurotika estudioetara jo, eta Haritz Harreguy eta Maikel soinu-teknikarien egin dute lan.

Diskoarekin datorren oharrean jasotzen denez, taldeak ohiko “formula magikoari” eutsi dio estudioan: “Erritmo azkar zein frenetikoak, gitarra dosi handi bat, base erritmiko jostaria, buruan tatuatzen den haize sekzio gozoa, letra aldarrikatzaile zein festazaleak, eta, batez ere, dantza eta algaraka aritzeko gerra oihuak!”.

Diskoan medikuz jantzita agertzen dira taldekideak, eta diskoa ibuprofeno kutxaren itxurarekin apaindu dute, betiere, ironiaz eta umoretsu.

Buruko mina kenduko ahal zaie?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button