
Bertsoa.com webgunean irakurri dugunez, Aritz Casabal pasaiatarrak irabazi zuen joan den barikuan Zarautzen jokatu zen Lizardi saria. Txapela ez ezik, mutilak bertso onenaren saria ere hartu zuen. Unai Gaztelumendi añorgarra bigarren izan zen.
Sariketaren azken saio honetan parte hartu zuten bertsolariak, Unai Gaztelumendi añorgarra, Manu Goigana oiartzuarra, Aritz Casabal pasaitarra, Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak eta Beñat Iguaran Amasa-Vilabonakoa izan ziren.
Beste aldetik, Zarauzko Udalak antolatutako XXVIII. Basarri Bertsopaper Sariaren irabazlea Ane Labakak, Zu izeneko bertso-sortarekin saria jaso zuen. Bigarren saria Aitor Albistur Pulido Errenteriarrak eskuratu zuen, Abuelita lanarekin.
Sari-banaketa hori, barikuan jokatu zen Bertsolari Gazteen XXXVI. Txapelketan, Lizardi Sariko finalaren barruan egin zen.



