Nontzeberri

Ostikadak gizonezkoen begietan

Gasteizko Montehermoso zentroan Kick In The Eye. Zortzi Estrategia Feminista Gizonezkoen Begirada Oztopatzeko izeneko erakusketa ikus daiteke.

Erakusketa PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudikapen berriak izeneko egitarauaren baitan dago eta zabalik egongo da otsailaren 12ra bitarte. Programak feminismoaren esparruan eginiko ikus-entzunezko lanak ditu ardatz, ikuspegi historikoa aintzat hartuta.

“1960tik, emakume artisten hainbat belaunaldik lan artistiko feministak egin dituzte eta aurre egin diote begirada ordena patriarkala betikotzea helburu duen ordena maskulino baten barruan eraikitako gizonezkoen eraikuntza kulturalari. Horregatik, emakume artisten lan feminista horiek erresistentziarako eta borrokarako estrategia gisa aztertu behar dira”.

Erakusketak emakumezko zortzi artistaren lanak biltzen ditu: Kajsa Dahlberg, VALIE EXPORT, Sanja Ivekovic, Elke Silvia Krystufek, Tracey Moffatt, Laura Mulvey, Ulrike Rosenbach eta Carolee Schneemann.

Exit mobile version