BESTELAKOAK

“Xare”, Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak

Xare egitasmoak Azkue Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta Barakaldoko eta Portugaleteko Udalen laguntzaz antolatzen duen proiektuaren helburua bikoitza da: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzea, eta euskarazko kultura digitala ezagutzera ematea.

Gaur eta bihar, martxoaren 29an eta 31n, Clara Campoamor Zentro Zibikoan izango diren jardunaldietan, Barakaldoko, Portugaleteko eta Santurtziko zazpi ikastetxetako 382 ikaslek hartuko dute parte, eta bertan, 8 lantegi praktikok osatuko dute Ikas Aretoa deritzona. Era Aretoan, berriz, 2 hitzaldi interaktibo izango dira. Eta Jolas Aretoa deiturikoan, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partidan lehiatzeko aukera izango dute gazteek.

Barakaldoko saio honek segida emango dio 2022/2023 ikasturtearekin batera abiatu zen Xare zikloari. Izan ere, iragan abenduaren 22an proiektuak Gasteizen egin zuen geldialdia; hilabete horren hasieran Donostian izan zen; eta, lehenago, urriaren 13an eta 14an, Iruñean antolatu zuten, Baluarte Jauregian, Sarean Euskaraz izenpean. Barakaldoko hitzordua ere kontuan hartuta, orotara, ia 2.700 ikaslerengana iritsi da ekimena.

“Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Xare ekimenari izaera ematen dioten hiru ardatzak. Euskarak etorkizun bizia eduki dezan ezinbesteko bihurtu baita gazteak euskarazko kultura digitalean trebatzea, are gehiago pandemiak IKT berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak bizkortu dituen honetan.”

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button