BESTELAKOAK

Bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar

Soinuak Musika Eskolak eta Musika Bulegoak antolatuta, Garazi Kamio idazleak eta Susana Cencillo akordeoilariak Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar izeneko hitzaldi musikatua eskainiko dute bihar, azaroaren 3an, Erandioko Gizarte Etxean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Garazi Kamiok eta Susana Cencillok antolaturiko emanaldian sei emakumeren bizitzen eta lanen inguruko gogoeta egingo dute, “Kuban hasi eta Euskal Herrian bukatzen den bidaia intimoa da”. Hitzaldian honako piezak joko dituzte eta egile hauen bizitzak jorratuko dituzte: Veinte años, Maria Teresa Vera (Kuba); Alfonsina y el mar, Mercedes Sosa (Argentina); La foule, Edith Piaf eta Loise Bourgeois (Frantzia); Hala ere, Lourdes Iriondo (Euskal Herria); eta Iru damatxo, Herrikoia (Euskal Herria)

Biharko hitzaldia Musika Bulegoaren 2017ko jarduera-programaren barruan kokatu behar dugu.  Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen jarduera-ardatz nagusietako bi dute helburu ekitaldi horiek: musika-gaietan herritarrak trebatzea eta sentsibilizatzea, alegia. Musika Bulegoak beste 15 ekitaldi antolatu ditu urtea amaitu arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button