MUSIKA

Costello eta Belle & Sebastian Donostiako jazzaldian izango dira

 

Donostiako 48. Jazzaldiak Agetoki Berdeak jasoko dituen artisten zerrenda iragarri du. Hala, Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!! (chk chk chk), Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places-ek osatzen dute aurtengo egitaraua.

Antolatzaileen arabera, “aipatuetako batzuk –Jamie Cullum, Elvis Costello…–, kartel-buru izateko moduko artistak dira nazioarteko jaialdi entzutetsuenetan, eta besteak erakargarritasun indartsuko izenak lirateke indie edo pop-rockeko jaialdietan”.

Uztailaren 24an hasiko da Jazzaldia Jaz Band Ball izeneko jardunaldiarekin hasiko da. Egun horretan hainbat musikari bilduko dira Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan: Jamie Cullum, Shibusa Shirazu Orchestra, Gregory Porter, Robert Glasper Experiment, Trio Reijseger/Fraanje/Sylla, Gabacho Maroconnection, Ola Kvernberg Trio eta Igelaren Banda.

Hauexek dira Agertoki Berdeko gainerako datak: uztailaren 25ean, King Krule eta Elvis Costello & The Imposters; 26an, Nothing Places eta Belle & Sebastian; eta 27an, Capsula eta !!! (chk chk chk).

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button