BERTSOTAN

Xabat Illarregi onena izan da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Nafarroa Arenan izan zen. Bertan bildu ziren bertsolariak hauexek: Ekhiñe Zapiain Arlegi,  Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez eta Sarai Robles Vitas.

Saio guztiak egin ostean, sorpresa! Illarregi anaiek lortu zuten puntu gehien, eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Xabat Ilarregik jantzi du txapela Sergio Barandiaranen eskutik.

Zehazki, horrela gelditu da finaleko sailkapena:  Xabat Illarregi Marzo (1205), Joanes Illarregi Marzol (1198.5), Saioa Alkaiza Guallar (732), Julio Soto Ezkurdia (724.5), Eneko Lazkoz Martinez (709), Sarai Robles Vitas (695.5), Ekhiñe Zapiain Arlegi (666) eta Eki Mateorena Zozaia (637).

Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Larretxea Agirre eta Ander Aranburu Arriola ibili dira. Zazpi epailez osatutako epaimahaia izan da bertsolarien lana epaitzeaz arduratu dena: Amaia Telletxea Larretxea, Cesar Etxeberria Saez, Jon Diaz de Mendibil, Joseba Beltza Bengoetxea, Mikel Beaumont Arizaleta, Nerea Bruño Artazkoz eta Patxi Barberena Urroz. Idazkari lanetan Ainhoa Goñi Castañares eta Nerea Goñi Begiristain aritu dira.

Show More

Related Articles

Back to top button